XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estalgarriak

ENTZUTEN danez, industri aundi batzuek moldaketa berrien premian daude zutik iraungo badute, eta ortarako 25.000 edo 30.000 langille lanik gabe geldituko omen dira. Ez omen dago orri aldegiterik.

Orrelakoetan oi dan bezela, era askotara itzegin da, batek esan duana besteak ezeztatuaz eta abar. Lenbizi otsa zabaldu, eta zurrumurruak indar geiegi artu ez dezan, beste berri batzuei aize eman eta orrelakoak ere egin dira.

Sindikatoak ere orru batzuek atera dituzte, itxurak egiteko edo, eta bateko onelako eta alako arrapatu dituztena, ikasleak soseatu eziñik daudena eta orrelako estalgarriak gaiñera bota badira ere, opilla eginda dago ikusten danez.

Arazo latza nunaitik begiratuta ere, baiña ipiñi nai izan zaion estalgarriak ematen du zer pentsatua.

Ainbeste milla ikasle kaleak betean euren eskakizunak oiukatuaz ikusteak bildurra ematen du.

Arrazoi osoa ez dute edukiko bearbada, baiña puskabat badutela ez dago ukatzerik. Ainbeste gazte ikasketak eginda asko eta asko al duten baiño diru geiago gastatuta irtenbiderik gabe ikustea, bada ikaratzeko lain.

Arro-arro zeuden gobernuak izan dira ikasleen eziñ-egonak koloka jarriak.